undefined

Zaleek Athleticekin bidaiatuko dute

Zaleek Athleticekin bidaiatuko dute

Klubak autobusa apaindu du finalen leloarekin, Bizi Ametsa, eta ibilgailu osoan zale zuri-gorriak agertzen dira taldea animatzen

Zale zuri-gorrien argazki bat da lehen taldeko autobus ofizialaren irudi berria. Zaleen irudia autobusaren bi alboak, aurrealdea, atzealdea eta sabaian agertzen da. Gainera, Athletic Clubeko izen, armarri eta palmaresarekin batera, Bizi Ametsaren ikurra gehitu dute, lehoi batek eta Kopako garaikurrak osatua, alboetan zein sabaian. Autobusa prest egongo da bihartik, asteazkena, lehoiek Atletico Madrilen aurka Madrilen jokatuko duten partidarako.

Bi finalen ametsa, Bizi Ametsa, klubak eta zaleek partekatutako ametsa izan da duela urtebete baino gehiagotik. COVID-19ak bat-egite hori estadioan gauzatzea eragotzi du Kopako kanporaketetan. Eta ondo dakigu, koronabirusik gabe, Sevilla festa bat izango litzatekeela: Kluba eta zaleen arteko identifikazioak Andaluziako kaleetan biziko luke bere adierazpen gorena, eta Athleticzale familia osoa harro eta pozik. Egoera horretan, Athleticeko zaleek autobusean duten irudiak desio bat eta errealitate bat irudikatzen ditu: desioa, laster futbol-zelai berean taldea eta zaleak elkartzea; eta errealitatea, birtuala bada ere, zaleek Athleticekin bidaiatzea, beti gogoan dugulako, are gehiago pandemia garai hauetan.