undefined

Yulema Corres, minutuak pilatzen

Yulema Corres, minutuak pilatzen

Gasteizko aurrelariak bi asistentzia eman zizkion Lucia Garciari Rayo Vallecanoren aurkako garaipenean, eta bere taldeari puntuak lortzen laguntzen jarraitzea du helburu

Yulema Corres Lucia Garciaren aliatu nagusia izan zen pasa den asteburuan Rayo Vallecanoren aurka. Corresek 29 urte bete zituen egun horretan bertan, eta, Athleticek madrildarren aurka garaipen garrantzitsua lortzeko balio izan zuten hiru goletako bitan parte hartu zuen gol paseekin.

Gasteiztarra oso gogotsu aritu zen zelaian eman zituen 74 minutuetan, eta sentsazioak batzen eta gol zurigorriari laguntzen jarraitzen du, oraingoan gol-pase forman. Lesioengatik denboraldi hasiera zaila izan ondoren, Yulemak protagonismoa berreskuratu zuen laugarren jardunalditik aurrera eta goleatzaile bezala estreinatu zen RCD Espanyolen aurkako 6. jardunaldiko partida atzeratuan, Bartzelonan.

Aurrelariak 15 partaidetza izan ditu ligan, 10 titular gisa eta beste 5 aulkitik.