undefined

Raul Garciaren lau golak Balaidosen

Raul Garciaren lau golak Balaidosen

2015ean Athleticera iritsi zenetik, aurrelari nafarrak lau tanto egin ditu Celtaren aurka Galizian, hiru urtez jarraian

Athleticek RC Celtaren aurka jokatuko du igande honetan (14: 00etan) Abanca Balaidosen. Talde zuri-gorriak Vigo bisitatuko du, Raul Garciarentzat leku aproposa Athleticen elastikoa janzten duenetik. Aurrelari nafarrak lau gol sartu ditu lehoi gisa talde galiziarraren aurka 2015-16 denboraldian iritsi zenetik.

Bere lehen urtean, 22. zenbakiak garaipenaren gola sartu zuen 71. minutuan, Balaidosen, Athleticek 0-1 irabazi zuen partidan. Raulek berak kontraerasoa hasi zuen Adurizentzat baloi luzea emanez, eta honek baloia itzuli zion nafarrak Celtaren atezaina gainditu zezan.

Hurrengo denboraldian (2016-17) biko bat bat eskuratu zuen Rulok. Lehenengo, Yeray Alvarezen burukada aprobetxatuz korner baten ostean, eta ondoren, Sergio Alvarezen aldaratze bat aprobetxatuz, Iñaki Williamsen jaurtiketa gogor baten ostean. Geroago, Mikel Ricok partida erabakita utzi zuen azken minutuetan, 0-3koarekin.

Raulek ere gola egin zuen hurrengo urtean (2017-18), baina aldi hartan ezin izan zuten lehoiek punturik lortu Celtaren aurka. Etxekoak Sergi Gomezek sartutako gol bati eta Iago Aspasek sartutako bi golei esker aurreratu ziren, beraz, aurrelari zuri-gorriaren golak emaitza makillatzeko baino ez zuen balio izan.