RC Celta - Athletic Club
Jardunaldia 35
Liga

RC Celta - Athletic Club

RC Celta
RC Celta
03
Athletic Club
Athletic Club
  • Raúl García 34'50'
  • Mikel Rico 83'

KokapenaBalaídos , Vigo

17.054 pertsona

Bederatzi puntu zazpi egunetan

RC Celtak 0 Athletic Clubek 3 Athletic Clubek 0-3 irabazi dio Real Club Celta taldeari…

undefined

RC Celtak 0 Athletic Clubek 3

Athletic Clubek 0-3 irabazi dio Real Club Celta taldeari Balaidosen. Raul Garciak, bitan, eta Ricok egin dituzte partidaren golak.

Izugarrizko astea borobildu da Vigon eta europar arerioen hordagoari primeran eutsi dio taldeak: bederatzi puntu zazpi egunetan eta neurketa bi etxetik at. Jada lau partida irabazita erreskadan.

Hasieratik puntuak nork nahi eta behar zituen argi geratu bada ere, galiziarren ateak zulatzeko lehen ahaleginak antzuak izan dira. Celta saiatu da baloi luzeekin, baina azkenean nagusitasuna islatu da Raul Garciaren lehen golaren bitartez.

Bigarren zatiaren hasierak lehen zatiaren joera baieztatu baino ez du egin. Raul Garciak bere bigarrena egin du Williamsen jaurtiketa bortitzaren aurrean atezainaren aldaratzea sareratuz. Une horretan bai esan zitekeen lehia guztiz desorekatuta zegoela.

Minutuak aurrera joan ahal partidaren erritmoa jaitsi da, baina aukerak zuri-gorriak izaten segitu dute eta Ricok, ezkerkada bikain baten bitartez, Athleticekin etxetik kanpoko bere lehen gola egin du, bere azkena Betisi ezkerrarekin ere sartu zion legez.

Amaieran jada 62 puntu, iazko denboraldiko berberak, hiru final jokatzeke eta dena erabaki gabe. Borroka latza, igandetik hasita, Mendizorrotzan.