undefined

“Intentsitate mailari eutsi nahiko nioke”

“Intentsitate mailari eutsi nahiko nioke”

Iturregik uste du taldeak Rayoren aurkako dinamika berean jarraitu behar duela, eta “dena ematera” etorriko den aurkari bat espero du igandean

Iraia Iturregik prentsaurrekoa eskaini du bihar Primera Iberdrolako 22. jardunaldian Athleticek Huelvako Sportingen aurka Lezaman jokatuko duen partidaren bezperan. Zuri-gorrien entrenatzaileak badaki iragan astean Vallecasen lortutako garaipenak konfiantzaz bete dituela bereak bihar etxean izango duten partidaren aurretik. Lezaman jokatu zuten azken partidatik hilabete bat igaro da jada.

“Taldeak etxetik kanpo garaipen bat lortu duela nabaritu da, urritik gertatzen ez zena. Ez dizut esango aste lasaia izan denik, baina aurpegietan igarri da. Irabaztea garrantzitsua zen, baina ez dugu ezer lortu oraindik. Dinamika honetan jarraitu behar dugu. Taldea oso gogotsu atera zen hasieratik eta oso ondo lehiatu zen Vallecasen. Ausartak izan ginen eta partidaren bila joan ginen. Badirudi topiko bat dela, partida guztiak irabazi nahi direlako, baina beldurrez zaudenean zelaian egoteko modu desberdina duzu. Alde horretatik, nik beste talde bat ikusi nuen. Defentsan intentsitate maila mantentzea eta Rayoren aurka bezala lehiatzea gustatuko litzaidake”.

Huelvako Sportingi dagokionez, Iturregiren ustez, “Aurkari zuzena da. Irabazita errenta hori lau puntura handitu dezakegu, eta emaitzaren arabera golaveragea beste talde bati irabaziko genioke. Ez zait asko gustatzen gero etorriko diren partidei begiratzea, baina gero Valentzia dator eta hiru puntu hauek irabaziz gero Valentzia ere (emaitzen arabera) aurkari zuzena dela esan genezake, duela astebete ez genuen horrela ikusten”.

“Dena ematera etorriko den aurkari bat espero dut”

“Partida asko kosta zaizkigu Huelvako Sportingi etxean irabaztea. Talde gogorrak izaten dira, ondo defendatzen dutenak eta geldikako jokaldietan min egiten dutenak. Jokalari azkarrak eta desorekatzaileak dituzte, eta trantsizioetan min egin diezazuke”.

“Dena ematera etorriko den aurkari bat espero dut. Egia da urtero talde bakoitzaren egoera aldatzen dela eta talde batek bere partidei aurre egiteko modua alda dezakeela ere. Beste urte batzuetako planteamendu ezberdina aukeztu dezakete. Batez ere etxean jokatzen geure buruarengan jarri dugu arreta gehien”.

Athletic Clubaren deialdia

Hurrengo 20 jokalariak Sporting Huelvaren aurka jokatzeko zerrendan sartuko dira: andere Leguina, Andrea de la Nava, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Diez, Maria Diaz, Yulema Corres, Jone Ibañez, Marta Unzue, Oihane Hernandez, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Ane Azkona, Lucia Garcia, Marta Perea, Vanesa Gimbert, Leyre Monente, Irene Oguiza.