undefined

Euskal Ligako taldeak lidergoan bukatu du lehen fasea

Euskal Ligako taldeak lidergoan bukatu du lehen fasea

Tzibi Juaristiren neskek, orain Lehen Nazionera igotzeko hautagai izango direnek, lehen postuan amaitu dute Euskal Ligako lehen fasea

Emakumezkoen Euskal Ligako lehen fasea amaitu da. Tzibi Juaristiren taldeak, iaz territorialetik igotzea lortu zuenak, lidergoan amaitu du txapelketaren lehen zati hau, 37 punturekin, 14 jardunaldiren ondoren. Zuri-gorriek 12 partida irabazi dituzte, 1 berdindu eta 1 galdu, eta lehia polita izan dute Eibarren aurka. Armaginak bigarren postuan bukatu dute puntu bakar batera.

Espainiako Lehen Nazionalera igotzeko hurrengo fasearen egutegia ezagutzeko zain daude. Juaristiren jokalari gazteek sartutato eta jasotako golen arteko aldea 52koa izan da. Bigarren taldearekin debuta egin duen Jone Amezagak 16 gol sartu ditu eta taldeko jokalari trebeenetakoa da. Amezagarekin (Zalla, 2005) batera, Leire Egia, Amaia Iribarren, Marina Artero, eta Sara Ortega ere aritu dira Reto Iberdrolan.

Eider Arana izan da Juaristik gehien erabili duen jokalaria, iazko errotula-lesio larria gainditu eta gero, hirugarren taldearekin gozatzeko aukera izan du berriro.