undefined

Ordutegi konfirmatuak Ligako derbietarako

Ordutegi konfirmatuak Ligako derbietarako

Athleticek asteazkenean, apirilaren 7an, jokatuko du Donostian, eta hurrengo larunbatean, San Mamesen, Alavesen aurka, 29. eta 30. jardunaldietan

Ligako 29. eta 30. jardunaldietarako datak eta ordutegiak konfirmatu ditu Ligak. Lehoiek, apirilaren 3ko eta 17ko Kopako bi finalen artean, bi derbi jokatuko dituzte, bata etxetik kanpo eta bestea San Mamesen.

Bitako lehen derbia Reale Arenan jokatuko da, Realaren aurka, apirilaren 7an, asteazkena, 21: 00etan, 2019-20 denboraldiko Kopako finala jokatu eta lau egunera.

Bestalde, Ligako 30. jardunaldiari dagokion partida larunbatean jokatuko dute Athletic Clubek eta Deportivo Alavesek, 16:15ean, Katedralean.