undefined

Marcelino: “Emaitza honek ez gaitu ahulduko”

Marcelino: “Emaitza honek ez gaitu ahulduko”

Athleticeko entrenatzaileak onartu du ez zaiola gustatu bere taldearen jokoa, baina ez du zalantzarik “mentalki eta jokoan” finalera “ahalik eta egoera onenean” iritsiko direla

Marcelino Garcia Toralek telematikoki erantzun zituen komunikabideen galderak Jose Iragorri prentsa aretotik, bere taldeak Eibarren aurka San Mamesen bana berdindu ostean.

Entrenatzaile zuri-gorria ez da pozik agertu lortutako puntuarekin: “triste uzten nau. Ez zait gustatu zelaian ikusi dudana”, baina argi utzi du horrek ez diela eragingo Kopako finalerako:” Partida ezberdina izango da. Emaitza horrek ez gaitu mentalki ahulduko. Aurkariak aukera gutxi sortzen duen talde sendoa izaten jarraitzen dugu. Ez dut zalantzarik mentalki eta joko aldetik ahalik eta egoera onenean iritsiko garela”.

Atsedenaldian egindako aldaketekin, taldeak beste aurpegi bat erakutsi du bigarren zatian. Entrenatzaileak taldea orokorrean gustatu ez zaiola onartu du: “Futbola kirol kolektibo bat eta talde joko bat bezala ulertzen dut. Aldaketak egiten ditudanean, ez dut inor seinalatzen. Ekipoa aldatzen saiatu behar da konponbideak eskaintzeko. Bigarren zatian hobeto egon gara eta sendoagoak izan gara. Azken pasean asmatzea eta gol aukera argi bat zehaztea falta izan zaigu “.