undefined

#BalkoiZurigorriak lehiaketa

#BalkoiZurigorriak lehiaketa

Athletic Clubek, Kopako bi finalei begira, balkoiak ikur athleticzaleekin apaintzeko ekimena luzatu dio mundu athleticzaleari

Urte luze batez, eta pandemia bat tarteko, denon artean bizirik mantendu dugu Kopako ametsa, eta orain Bizi Ametsa errealitate bihurtzeko unea iritsi da. Apirilaren 3an eta 17an Cartuja estadioan jokatuko diren finalak hemen dira.

Beste egoera batean, Sevilla festa bat izango litzateke, familia athleticzalean alaitasuna, harrotasuna eta pasioa nagusi izaten, baina pandemiaren larritasunak arduratsuak izatera eta bi final historikoak gure etxeetatik bizitzera behartzen gaitu.

Horregatik, gure balkoiak kolore zuri-gorriekin apaintzeko garaia da. Mundu guztiak jakin dezala gure lehoiak ez direla bakarrik egongo Sevillan! Ekimena sustatzeko, Athletic Clubek munduko edozein tokitatik parte hartu ahal izango den lehiaketa bat prestatu du.

#BalkoiZurigorriak

Balkoi Lehiaketan parte hartzeko, zuen argazkia partekatu beharko duzue Twitterren, Facebooken edo Instagramen bururatzen zaizkizuen bandera, bufanda edo bestelako objektu zurigorriekin, #BalkoiZurigorriak (baita #BalconesZurigorris gaztelaniaz ere) traolarekin, apirilaren 3a baino lehen. Sare sozial horietan konturik ez baduzue, [email protected] helbidera bidal dezakezue lehiaketan sartzeko eta zure irudia klubeko sare sozialetan argitaratzeko.

Irudi onenak partekatuko ditugu klubeko kontu ofizialetan eta apirilaren 4an, igandean, gure lehoiek finalean erabiliko dituzten bi kamiseten zozketaren irabazleak iragarriko ditugu. Gainera, balkoi deigarrienarentzat sari berezia egongo da: finaleko kamiseta bat, futbolari guztiek sinatua.

Aupa Athletic! Bizi Ametsa!