undefined

Emakumezkoen filialak ederto ekin dio bigarren faseari

Emakumezkoen filialak ederto ekin dio bigarren faseari

Rober Pampinen neskek garaipen sendoa lortu zuten atzo Lugon Peluqueria Mixta Friolen aurka (1-3)

Reto Iberdrolan lehiatzen ari den taldeak ezin hobeto ekin zion Ligako bigarren faseari. Rober Pampinen neskek hiru puntuak lortu zituzten bigarren etapa honetako lehen jardunaldian Peluqueria Mixtra Frioli egindako bisitan. A Reigosa de Lugo futbol zelaian jokatutako norgehiagokaren hasiera ikusita, esan daiteke Athletic Club “B” ondo zelairatu zela.

10. minutuan Clara Pinedok markagailua ireki zuen eta atsedenaldia baino lehen Mariana Cerrok bigarren gola sartu zuen. Aldea handiagoa izan zitekeen. Izan ere, filialak menderatua zuen norgehiagoka. 64. minutuan Agnesek aldea murriztu zuen baina Jone Amezagak, Emakumezkoen C taldeko jokalariak, 1-3koa jarri zuen markagailuan.

Garaipen honekin, Pampinek zuzendutako taldeak Reto Iberdrola Norteko D multzoko sailkapenean duen aldea handitu du. Hiru puntu garrantzitsu, azken lau taldeek maila galdu eta Lehen Nazionalera jaitsiko baitira.