undefined

Hasi da Athletic Cluben hilabetea

Hasi da Athletic Cluben hilabetea

Bandera zuri-gorria Udaletxearen ondoan jarri da, Bilbokoaren ordez, alkatearen, gure presidentearen eta azken txapeldunetako bat den Andoni Goikoetxearen ekitaldi sinboliko baten ostean

Bilboko Udalak Athletic Clubeko bandera igo du gaur eguerdian, talde zuri-gorriarentzat eta Hiribilduarentzat izango den ilusioz betetako hilabete bati harrera egiteko. Ernesto Erkoreka Plazan dago, Bilboko banderaren ordez.

Juan Mari Aburto alkateak zuzendu du ekitaldia, eta Aitor Elizegi presidenteak eta Andoni Goikoetxea Kopako azken txapeldunaren jokalaririk karismatikoenetako batek hartu dute parte bertan. 37 urte geroago, zale zuri-gorrien ilusioa final bikoitzean arrakasta berriro lortzea da: Real Sociedaden (apirilak 3) eta FC Bartzelonaren (17) aurka.

Ondoren, Udalak, Athleticekin batera beste ekintza batzuetan lan egiten duenak, bandera zuri-gorria zabalduko du udaletxeko balkoitik.