undefined

Peña Tokiotarrak, athleticzaleak Japonian

Peña Tokiotarrak, athleticzaleak Japonian

Athletic Tokiotarrak peñari buruzko erreportajea egin du LaLigak, Japoniako hainbat medioetan argitaratu dena

Athletic Clubeko peñak mundu osoan zehar banatzen dira eta Athletic Clubek Japonian duenak protagonismo-unea izan du duela gutxi. LaLigak erreportaje bat egin du gure Klubeko urruneko peña berezienetako bati buruz, hain zuzen ere, Athletic Tokiotarrak peñari buruz. Peña honek Japonian du egoitza, Tokion zehazki, hiriburuan. Edukia Japoniako hainbat hedabidek argitaratu dute, eta Athletic sentimendua, San Mames eta zale zurigorriak Japoniara hurbildu ditu.

Athletic Tokiotarrak Masami Murakamik sortu zuen 2014an, duela 14 urte Bilbora lan kontuengatik bidaia egin eta San Mames bisitatu ondoren, euskal kulturaz eta Athletic Clubez maiteminduta geratu baitzen. Etxera itzultzerakoan, Murakamik peña sortzea erabaki zuen, Athletic urrunetik animatzen jarraitu ahal izateko.

Ordutik, Bilbo eta Katedrala ahal izan duen guztietan bisitatu ditu, han eta hemen lagunak batuz, bera bezain grinatsuak, berak sortutako peñako kide izateko. Guztira, zazpi peñakide bildu dira Tokioko “txokoan”, Athleticen partidak ikusteko, taldearen gaurkotasunaz hitz egiteko, Athleticen objektuak biltzeko edota lagunarteko bazkari on batez gozatzeko.