undefined

Lezamako neskato baten ametsa

Lezamako neskato baten ametsa

Joana Flavianorekin batera, debuta egin zuenetik 14 urte bete diren egunean, zurigorri gisa bizi izan zituen une politak gogoratu ditugu

14 urte igaro dira Joana Flavianok, Lezamako jokalari ohiak, bere haurtzaroko ametsa bete zuenetik: Athletic Cluben jokatzea. Txiki-txikitatik, herriko lagunekin, klubeko instalazioetara joaten zen jokalariak entrenatzen ikustera, baita garai hartan sortu berria zen sail bateko jokalariak ere.

2007ko martxoaren 25ean Flavianok debuta egin zuen Lasesarren Bartzelonaren aurka, oraindik filialeko jokalari bezala eta 17 urterekin. Bigarren zatian zelairatu zen Arrate Orueta ordezkatzeko eta partida gol-festarekin bukatu zen (5-0). Lezamakoak, ordutik, 231 partida jokatu zituen 11 denboralditan, 2017an erretiroa hartu zuen arte. Bere palmaresean 2006-2007 denboraldiko liga titulua du, bere debutaren urteko denboraldia, eta ia hamarkada bat beranduago iritsiko zena ere: 2015-2016 denboraldiko titulua, gaur egun Athleticek lortutako azkena.

Flavianok, oroitzapen asko ditu, bere etxetik kilometro bat baino gutxiagora, hainbat kide eta teknikarirekin gozatu zuen garaikoak. Lehoi ohiarekin hitz egin dugu hain data berezian atzera begiratzeko.