undefined

Mazarredoko denda berriro ireki da

Mazarredoko denda berriro ireki da

Athletic Clubek Guggenheim aurrean duen espazio ofizialak ateak irekiko ditu berriro Kopako final bikoitzaren bezperan

Mazarredo Zumarkaleko 65. zenbakian dagoen Athletic Clubeko denda ofizialak ateak irekiko ditu gaur, ostirala, joan den urtearen amaieran mugikortasuna murrizteko neurriak direla eta itxi ondoren.

Horrela, espazioak bat egingo du Bilboko hiru dendekin (San Mames, Errekalde eta Bidebarrieta) eta Barakaldoko Max Centerren dagoenarekin. Mazarredoko ordutegia hiriburuko beste denda ofizialetako berbera izango da: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara, astelehenetik larunbatera.

Mazarredo 65eko dendak athleticzale guztien eskura jarriko ditu Klubeko produktu ofizial guztiak, arreta berezia jarriz duela egun gutxi salmentan jarri den zen Bizi Ametsa bildumari, hurrengo apirilaren 3ko eta 17ko Kopako finalak zuri-gorriz ospatzeko.