
Muniain: “Oso ondo ikusten dut taldea”
Muniain: “Oso ondo ikusten dut taldea”
Zuri-gorrien kapitainak konfiantza du taldearen egoerarekin, Cartujako final handitik 24 ordura
“Badakigu Athletic oso handia dela gure jende guztiarentzat, eta bere babesa alde guztietatik sentitzen dugu, baina benetan garrantzitsua den horretan jarri behar dugu arreta, hau da, landu duguna bihar berdegunean islatzean”. Iker Muniain Athleticeko kapitaina itxaropentsu agertu da bihar, larunbatean, La Cartujan, Realaren aurka jokatuko duten finalaren aurrean (21:30ean).
10 zenbakidun zurigorriak taldeko giro positiboa azpimarratu du, baita Kopa 37 urte geroago altxatzeko konfiantza ere: “Taldea oso ondo ikusten dut, intentsitatearekin entrenatzen, baina lasai eta egoera honetan normaltasun osoz. Taldea jarrera baikorrarekin dago, partida noiz iritsiko zain, denbora asko daramagulako horretan pentsatzen, eta gogoak gora egiten du orduek aurrera egin ahala. Prest gaude ahalik eta ahalegin handiena egiteko eta partida bikaina egiteko. Gogotsu gaude final hau jokatzeko eta Kopa altxatzeko, urte batzuk geroago”.
Muniainek holako partida baten girotik ihes egitearen garrantzia azpimarratu du: “Aurreko urteetan une hauek bizitzeko zortea izan dugu, eta jendeak transmititzen digun emozioa iristen zaigun arren, guk lasaitasunari eutsi behar diogu. Finalak lehiatutako partidak dira, xehetasun txikietan erabakitzen direnak, eta tentsio hori kontrolatzen jakitea edo une batzuetan lasaitasuna mantentzea garaipenaren gakoak izan daitezke”.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Sociedad


