
Lehen taldea |
Goizeko paseotxoa, finalaren aurretik
Goizeko paseotxoa, finalaren aurretik
Lehoiek aktibazio leuna egin dute bazkaldu aurretik, eta atseden hartuko dute orain gaur gaueko finala jokatu aurretik
Athletic Clubeko jokalariek paseo labur bat egin dute Sevillako kontzentrazio-hotelaren inguruan, 2019-20 Kopako finalaren goizean. Futbolari zuri-gorriek, taldeko talde teknikoarekin batera, hankak askatu dituzte hotelera itzuli aurretik, bazkaltzeko eta atseden hartzeko, gaur gauean (21:30ean), Realaren aurka, Cartujako estadioan, finala jokatu aurretik.
