undefined

2. finalera heltzeko bidea (IV): Levante UD

2. finalera heltzeko bidea (IV): Levante UD

Joaneko partidako berdinketaren ostean, Iñigo Martinezen eta Meleroren golekin, kanporaketa Ciutat de Valencian erabakiko zen

Finalerdietarako txanda. Finalaren aurreko azken urratsa bi partidatan jokatuko zen, joanekoa San Mamesen eta itzulikoa Ciutat de Valencian. Athletic Clubek eta Levantek Katedralean neurtu zituzten indarrak, ikuslerik gabe. Irudi atipikoa, beste egoera batean, pandemiagatik izan ez balitz, zuri-gorrien zelaiko giroa gau handietakoa izango baitzen. Lehoiek jarraian jokatuko zuten bigarren Kopako finalerako txartela nahi zuten eta Levantek, aldiz, bere historian lehenengoz lortu nahi zuen finalerako txartela.

Norgehiagoka talde valentziarraren alde hasi zen. Paco Lopezek zuzentzen duen taldeak hobeto hasi zuen kanporaketa eta lehenengo kolpea eman zuen, zurigorrien atzealdean izandako desoreka aprobetxatuta. Melerok Simon gainditu zuen eta aurretik jarri zuen kanpoko taldea.

Aldageletatik igaro ondoren, Athleticek bere jokoa hobetu zuen eta arrisku aukera ugari sortu zituen. Horren ondorioz, Iñigo Martinezek, korner batean, Cardenasek defendatutako atea zulatu zuen burukada paregabe batekin. Levanteko atezaina oso maila altuan egon zen zuri-gorrien saiakerak zapuzteko, eta, horregatik, markagailuak berdinketa islatu zuen partida amaitzean. Finalerako txartela Ciutat de Valencia futbol zelaian erabakiko zen, hilabete geroago.