undefined

“Kapazak gara irabazteko, hala erakutsi dugu”

“Kapazak gara irabazteko, hala erakutsi dugu”

Mikel Balenziagak Athleticek larunbatean Kopako finalean Bartzelona gainditzeko dituen aukeretan konfiantza du: “Bizi dezakegun gehiena da. Dena emango dugu”

Mikel Balenziagak agerraldia egin du Lezamako prentsa aretoan 2020-21 Kopako finala jokatu baino hiru egun lehenago. Zumarragako atzelariak azaldu duenez, taldea indartsu dago buruz eta bere aukeretan konfiantza du: “Barçaren aurka finala errepikatuko dugu eta badakigu irabazi diezaiekegula. Urtarrilean egin genuen eta larunbatean berriro egiten saiatuko gara”.

Athleticek Bartzelona menderatzeko “doai nahikoak” dituela uste du atzelari zurigorriak: “Kopa irabaztea edo ez gure esku dagoela uste dut. Gure rolak hamarrekoa izan behar du. Haiek baino biziagoak izan behar dugu, ausartak eta akats gutxirekin. Ahal dugun guztia egingo dugu Kopa Bilbora ekartzeko, munduko ilusio eta ahalegin guztiarekin, lehenengo minututik ahalik eta gehien emanez”.

Balenziagak zaleez gogoratu nahi izan du, ikuslerik gabeko beste final baten aurrean: “Gure jendea faltan botatzen dugu. Realaren aurkako partidan faltan bota genituen, onerako zein txarrerako. Jakin dezatela dena emango diegula”.