undefined

Balenziaga: “Saiatzen jarraituko dugu”

Balenziaga: “Saiatzen jarraituko dugu”

Athleticeko atzelariaren hitzak, Kopako finalean Bartzelonaren aurka galdu ostean: “Oso une gogorra da. Gogo eta ilusio handia genuen, baina hobeak izan dira “

Mikel Balenziaga triste agertu da Athleticek 2020-21 Kopako finalean Bartzelonaren aurka galdu ostean. “Oso une gogorra da. Lan asko egin dugu honaino iristeko, baina ez da aukerarik egon. Gu baino gehiago izan dira”.

Atzelari zuri-gorriak honela aztertu du norgehiagoka: “Lehen zatiari eutsi diogu, baina pixkanaka irabazi eta gainditu egin gaituzte. Hobeak izan dira”.

Balenziagak hitz egin du zaleentzat: “Saiatzen jarraituko dugu, borrokatzen, gaur baino hobeto. Egun gogorrak izango dira, baina berrosatzea, altxatzea eta aurrerantz jarraitzea tokatzen da, beti egiten dugun bezala “