undefined

Superligari buruzko balorazioa

Superligari buruzko balorazioa

Athletic Club ez dago ados gure balioak mehatxatzen dituen txapelketa eredu bat sortzeko proposamenarekin

Athletic Club ez dago ados Superliga sortzeko proposamenarekin. Hiru liga handietako 12 klubek txapelketa berri hau sortzeko asmoa luzatu dute, modu pribatuan eta UEFAren bizkarretara, eta honek gure Klubak defendatzen dituen futbolaren printzipioak eta balioak guztiz mehatxatzen ditu.

Gure zaleen harrotasunerako, Athletic Cluben filosofia beti izan da harrobiko futbolaren bidez lehiatzea, tokiko talentua sustatuz eta babestuz, eta gure armarria ahalik eta txapelketa handienetan defendatzeko asmoz, kirol-merezimenduen bide historikoaren bidez. LaLiga osatzen dutenen artean hirugarren talderik sarituena da, 34 garaikurrekin, Liga, Kopa eta Superkopen artean, eta Europako liga handietan lehiatzen direnen artean leku garrantzitsua du.

Athletic Clubek, bai UEFAn, bai ECAn (Europako Kluben Elkartea), harrobiko batzordeetan parte hartzen du eta, gainera, kontrol ekonomikoaren irizpideak eta egungo elkartasun-mekanismoak defendatzen ditu, kostuetan zentzuzkoagoa, kontrolatuagoa eta jasangarriagoa den futbola zaintzen saiatzen direnak. Europako klub guztiek modu solidarioan lan egin beharko lukete hazteko aukera eman diguten kirol-egiturak bermatzeko eta gure kontinentean mende bat baino gehiagoz luzatu den kirol horren balioak defendatzeko.