Lezama |
SD Deusto – CD Basconia partida, atzeratuta
SD Deusto – CD Basconia partida, atzeratuta
Covid-19arekin lotutako arazoek Hirugarren Mailako bigarren faseko hirugarren jardunaldiko partida atzeratzea eragin dute
SD Deusto eta CD Basconia taldeen arteko norgehiagoka, Hirugarren Mailako 4. azpitaldeko D multzoko hirugarren jardunaldiko partida, datorren larunbatean 17:30ean jokatuko zena, atzeratu egingo da, Covid-19arekin lotutako gorabeherak direla eta. Hala jakinarazi du Euskadiko Futbol Federazioak.
Ebazpenak adierazten duen bezala, partida “beste data batean jokatuko da, eta partida jokatzea ahalbidetzen duten arazo guztiak egiaztatu bezain laster zehaztuko da”.