undefined

“Bihar arantza kendu nahi dugu”

“Bihar arantza kendu nahi dugu”

Iraia Iturregik jaitsiera postuetan helduko den EDF Logroñoren arriskuaz ohartarazi du eta biharko 20 jokalari deitu ditu

Iraia Iturregik agerraldia egin du Lezaman, Athletic Clubek eta EDF Logroñok bihar jokatuko duten neurketaren atarian hitz egiteko. Entrenatzaileak ezin izango ditu Lucia Garcia eta Nekane zelairatu. Eibarren lortutako garaipenaren ostean, taldeak konfiantza du eta dinamika ona darama.

“Bihar irabaziz gero, epe motzeko helburu bat beteko genuke: 34 puntu lortzea, salbazioa ziurtatzen ez dutenak, baina arnasa lasaixeago hartzeko kopuru ona da. Bihar irabaztea da helburu nagusia. Ez zait beldurrik ematen erdibidean geratzeak, ondoren helburu politak etor baitaitezke. Badirudi dinamika onean goazela eta etxean jokatzeko faboritoak garela, baina ohartu behar dugu biharko aurkaria jokoan dagoela eta hirunaka batu behar duela”, esan zuen Iturregik.

Aurkariari dagokionez, Iraiak “dinamika txarrean” datorrela gogorarazi du: “Kopan kanporatu gintuzten eta joanekoan 3-0 sartu ziguten eta horrek erne egoteko balioko die jokalariei. Asko daukate jokoan eta arantza kentzeko gogoa dugu”.

Loiukoak badaki zein diren Errioxako taldearen arriskuak: “Oso onak diren aurrelari pare bat dituzte. Jade Boho ondo ezagutzen dugun ligako jokalaria da. Oso ondo jokatzen dakiten atzerritarrak dituzte, eta kontraeraso batean partida konpon diezaiekete”.

Athletic Cluben deialdia:
Andere Leguina, Andrea de la Nava, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Maria Diaz, Yulema Corres, Jone Ibañez, Marta Unzue, Oihane Hernandez, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Ane Azkona, Erika Vazquez, Vanesa Gimbert, Leyre Monente, Nerea Nevado eta Irene Oguiza.