undefined

Irabazten jarraitzera lehen postuaren bila

Irabazten jarraitzera lehen postuaren bila

Bilbao Athleticek laugarren garaipena jarraian lortu nahi du CD Calahorraren aurka Reala B gainditu eta multzoko lehena izateko

LaLiga SmartBankera igotzeko playoffetarako txartela bigarren urtez jarraian lortuta, Bilbao Athleticek CD Calahorraren aurka jokatuko du bihar, 17:00etan, La Planillan. Bigarren B Mailako II. multzoko bigarren faseko laugarren partida hau zuzenean jarraitu ahal izango da Athletic Clubeko Youtubeko kanal ofizialean.

Joseba Etxeberriaren taldeak multzoko lehen postuaren bila jarraituko du, azken fasean zilarrezko dibisiora igotzeko bide hobea lortzeko. Hiru partida falta dira jokatzeko, eta lehen hirurak irabazi ondoren, bigarren postuan daude lehoi-kumeak 48 punturekin eta partidako 2,09 puntuko koefizientearekin, Reala Bren atzetik (49 puntu eta 2,13 puntu).

Biharko aurkariak, sailkapeneko laugarren sailkatuak (36 puntu eta 1,67 puntu), bigarren fasean talde zuri-gorriaren aurka galdu zuen Lezaman bi eta bateko emaitzarekin: Alvarezek markagailua ireki zuen partidako 16. minutuan, baina Bilbao Athleticek Artolaren bitartez berdindu zuen partidaren ordu erdia igarota eta garaipena lortu zuen Jasok 85.ean sartutako golari esker.