undefined

“Gaur erakutsi dugun maila mantendu behar dugu”

“Gaur erakutsi dugun maila mantendu behar dugu”

Marcelino Garcia Toral pozik agertu da Atletico Madrilen aurkako garaipenaren ostean: “Futbolari hauek merezi dute, eguneroko lanaren saria jaso dute”

Marcelino Garcia Toral San Mameseko prentsa aretoan izan da Atletico Madrilen aurka garaipena lortu ostean: “Asko pozten naiz futbolari hauengatik. Merezi dute eta eguneroko lanaren saria jaso dute”, adierazi du zuri-gorriak.

Athleticen entrenatzailearen ustez, “aurreko jardunaldietan irabaztea merezi izan dugu ere, baina berdinketa lortu dugu bakarrik. Oraingoan bai, merezi eta lortu dugu, eta Liga ahalik eta ondoen amaitzeko tiraldia aprobetxatu behar dugu. Gure erronka gaur erakutsitako maila lehiakorra mantentzea da”. “Profesionalak gara eta maila gorenean lehiatu behar dugu beti. Lnean, erantzukizunean eta irabazteko gogoan oinarritzen den taldea ikusi behar dute zaleek. Ziur nago harro sentituko direla futbolari hauek dena emango dutelako”, esan du Marcelinok.