Ander Caparen mediku txostena
Atzelari zuri-gorria Atletico Madrilen aurkako partidan ordezkatu behar izan zuten belauneko lesio batengatik
Ander Capa jokalariak haustura partziala du, II gradukoa, eskuin belauneko alboko lotailuan. Espezialista batekin pasatuko du kontsulta hurrengo orduetan, tratamendu egokiena eta dagokion pronostikoa zehazteko.