undefined

“Harro nago taldeak erakutsitako irudiarekin”

“Harro nago taldeak erakutsitako irudiarekin”

Marcelinok Real Valladoliden aurkako berdinketan lehoiek jokatu duten rola azpimarratu du: “Ondo lehiatu gara, presioa egin dugu eta aukerak sortu ditugu. Irabaztea merezi izan dugu ”

Marcelino Garcia Toral San Mameseko prentsa aretoan agertu da, Athletic Clubek eta Valladolidek bina berdindu ostean. “Jokalariei ez diet ezer aurpegiratu behar. Ondo lehiatu gara, presioa egin dugu eta aukerak sortu ditugu. Uste dut futbolariek garaipena merezi izan zutela, baina xehetasun txikiek berdinketa ekarri dute”, uste du zuri-gorrien entrenatzaileak.

Taldearen denboraldiko jomugei buruz galdetuta, hauxe erantzun du Marcelinok: “Geratzen zaigun partida bakoitzean lehiakorrak izan behar dugu, eta txapelketa ahalik eta puntu gehienekin amaitu behar dugu. Denboraldi-aurrea uztailean hasiko da, orain lehiatzea dagokigu”.

Nico Williamsen debutari buruz galdetuta, Marcelinok honakoa erantzun du: “Mutil gaztea da, berarengan sinesten dugu. Denbora kontua da, bere talentuarekin, Athleticen lehen taldean egoteko anbizioa, lana eta esfortzua ematea eta gero eta minutu gehiago izatea”.