undefined

Nico Williams, Marcelinorekin debuta egin duen lehen jokalaria

Nico Williams, Marcelinorekin debuta egin duen lehen jokalaria

18 urteko harrobiko jokalaria lehoi gisa estreinatu zen Real Valladoliden aurka eta bere anaia Iñakirekin elkartu zen San Mameseko berdegunean

Nico Williams Athleticen elastikoarekin debuta egin duen  627. lehoia bihurtu da. Real Valladoliden aurka estreinatu zen San Mamesen, LaLigako 33. jardunaldian (2020-21), Berenguerren ordez zelairatu ostean, 61. minutuan. Marcelino 2021eko urtarrilean iritsi zenetik Athleticen debuta egin duen den lehen jokalaria da, Jon Morcillo, Iñigo Vicente eta Oier Zarraga harrobiko jokalarien eta Alex Berenguer neguko fitxaketaren ostean denboraldi honetan estreinatu den laugarrena.

30 zenbakia bizkarrean zuela, N. Williamsek 18 urte, 9 hilabete eta 16 egunekin jokatu zituen bere lehen minutuak. Gainera, debutari gaztea Iñaki anaiarekin elkartu zen San Mameseko berdegunean, Valladoliden aurkako partidaren azken txanpan Athleticen erasoko lerroa partekatuz. 35 urte ziren bi anaik partida berean elastiko zuri-gorria defendatzen ez zutela, 1986ko apirilaren 20an Patxi eta Julio Salinas anaiek Vicente Calderonen azkenekoz batera jokatu zutenetik.

Nico 2013an iritsi zen Lezamara, 11 urterekin Athleticeko alebin taldean sartzeko. Ordutik, Williamsen gazteenak Klubeko beheko maila guztietan jokatu du, 2021eko apirilaren 28an Lehen Mailan debuta egin duen arte. N. Williams ohikoa da Joseba Etxeberriaren hamaikakoan, 22 partida jokatu ditu Bilbao Athleticen eta 9 tanto sartu ditu, Juan Artolaren atzetik (10 gol) bigarren goleatzaile nagusia izateko. Bigarren B Mailan denboraldi bikaina egin ondoren, Nico eta bere taldekideak LaLiga SmartBankera igotzeko playoffetan lehiatuko dira maiatzean.