undefined

Apirila ondoren exijentzia handiko maiatza dator

Apirila ondoren exijentzia handiko maiatza dator

Apirileko partida guztiak irabazi ostean, lehoiek maiatzean Primera Iberdrolako sailkapenaren goiko taldeen kontra jokatuko dute

Athletic Club atseden hartuz hasiko da maiatza, asteburu honetan FC Bartzelonaren aurka Kataluniako hiriburuan jokatu behar zen partida atzeratu ondoren. Egoera horrela, lehoiek denbora gehixeago dute maiatzean maila handiko aurkarien kontrako hurrengo lau neurketak prestatzeko: Reala, Atletico Madril, FC Bartzelona eta Real Madril.

Lehenengoa Realaren aurkako derbia izango da hurrengo maiatzaren 9an. Neurketan bi euskal taldeak izango dira aurrez aurre, bien artean sailkapenean 17 puntuko diferentzia dutenak. Natalia Arroyoren taldea laugarren postuan dago, eta Lezamara dator COVID-19agatik positibo batzuk gainditu eta talde osoa konfinatuta egon ostean. Zubietan txuri-urdinak nagusitu ziren Errege Egunean (1-0). Iturregiren neskak dinamika onean daude, beraz, norgehiagoka oso lehiatua aurreikusten da iganderako.

Hilabetea derbiarekin hastea pizgarri izateaz gain, hurrengo asteburuan lehoiak Madrilera joango dira Atleticoren aurka jokatzeko Wanda Kirol Zentroan. Koltxoneroak denboraldi irregularra egiten ari dira, eta zazpigarren postuan daude 42 punturekin. Euren arteko joaneko partida zirraragarria izan zen eta berdinketarekin bukatu zen Lezaman (3-3). Hurrengo astean, maiatzaren 18an edo 19an (asteartea edo azteazkena), EFFk aurreikusi du FC Bartzelonaren eta zuri-gorrien arteko lehen itzuliko partida atzeratua jokatzea. Horrenbestez, Primera Iberdrolako lider eztabaidaezina iritsiko da (75 puntu).

Azkenik, Real Madrilen aurka jokatuko dute Lezaman azken neurketa. Realaren aurka bezala, Valdebebasen galdu zuten lehoiek (1-0), eta euren bertsiorik onena erakusteko gogoa izango dute hirugarren postuan dagoen taldearen aurka (57 puntu).