undefined

“Eraginkorragoak izan gara”

“Eraginkorragoak izan gara”

Marcelinok bere jokalariak zoriondu ditu Athleticek Sevillara egindako bisitan lortutako garaipenaren ostean: “Oso partida serioa egin dugu”

Marcelino Garcia Toralek agerraldia egin du Ramon Sanchez-Pizjuanen prentsa aretoan, Athleticek Sevilla FC mendean hartu ostean. “Asko pozten naiz taldea osatzen duten jokalari guztiengatik. Merezi dute, dena ematen dute partida bakoitzean”, adierazi du zuri-gorrien entrenatzaileak.

“Aurkari on baten aurka irabazi dugu. Hala dio sailkapenak eta egiten duten jokoak. Oso partida serioa egin dugu, akats gutxirekin, eta haiek baino eraginkorragoak izan gara”, azaldu du Marcelinok. “Meritu handia du jokalari hauek apirileko finalen ostean erakusten ari diren maila lehiakorrak. Talde honen profesionaltasuna eta ahalegina ezin dira zalantzan jarri”, adierazi du Athleticeko entrenatzaileak.

Talde zuri-gorriaren aurpegi berriei dagokienez, Marcelinok “guztien joko mailaren jarraipenaren” aldeko apustua egin du, “esfortzuarekin, anbizioarekin eta umiltasunarekin”.