undefined

“Aurkaria gu baino gehiago izan da”

“Aurkaria gu baino gehiago izan da”

Marcelinok aurkariaren meritua aitortu du Athleticek El Alcorazen galdu ostean: “Huesca irabazle argia izan da”

Marcelino Garcia Toral El Alcorazeko prentsa aretoan agertu da, Athleticek SD Huescaren aurka 1-0 galdu ostean: “Gaur ez zaizkigu gauzak atera. Jarrera ona izan da, baina aurkariak ia norgehiagoka guztietan gainditu gaitu eta partida kontrolpean izan du. Huesca partidako garaile argia da”.

Lehen zatia “argi eta garbi” eurena izan zela onartu du entrenatzaile zuri-gorriak. “Ia ezin izan dugu arriskurik sortu, eta kosta egin zaigu euren presioaren aurrean egokitzea. Bigarren zatian joan-etorri gehiago izan dira, baina ez dugu aukera gehiegi sortu. Huescaren meritua aitortu behar dugu gaurkoan”.

Marcelinok azpimarratu duenez, “taldea jokalari gutxirekin dago eta freskotasun hori falta zaio norgehiagokei aurre egiteko”. “Beste bi partida geratzen zaizkigu, eta ahal dugun gehiena eman behar dugu bietan lehiakorrak izateko”, esan du entrenatzaileak.