undefined

Burgos CF, Bigarren Mailarako bidean azken aurkaria

Burgos CF, Bigarren Mailarako bidean azken aurkaria

Bilbao Athleticek Burgosen aurka jokatuko du Bigarren Mailara igotzeko playoffaren finala, igandean 20:00etan

Bilbao Athleticek Burgosen aurka jokatuko du Bigarren Mailara igotzeko playoffetako finala. Kanporaketa partida bakarrera erabakiko da, Francisco de la Hera zelaian (Almendralejo), maiatzaren 23an, igandez, 20:00etan.

Bigarren B Mailako I. multzoko liderraren aurka jokatzea egokitu zaionez, filial zuri-gorria, II. multzoko bigarren sailkatua, partida derrigorrez irabazi beharko du arauzko laurogeita hamar minutuen amaieran edo, hala badagokio, luzapenean, ez baita berdinketarekin penaltirik izango, Burgosen mesedetan. Fase erregularreko lehen sailkatuek abantaila hori dute LaLiga Smartbankera igotzeko playoff hauetan.

Kanporaketa honen garaileak Bigarren Mailan jokatuko du datorren denboraldian.

Horrela geratu dira azken kanporaketak:

  • Burgos CF- Bilbao Athletic
  • UD Ibiza – UCAM Murtzia
  • CD Badajoz – SD Amorebieta
  • Reala B – Algeciras