undefined

“Historiako Barça onenari aurre egin behar diogu”

“Historiako Barça onenari aurre egin behar diogu”

Iraia Iturregik aitortu duenez, FC Bartzelonari puntuak kentzea “erronka itzela izango da, baina baita motibazio handia ere”

Iraia Iturregik agerraldia egin du komunikabideen aurrean bihar goizean Bartzelonara abiatu baino lehen. Athletic Clubek Barça txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak bihar 20:15etik aurrera, Johan Cruyff estadioan, Primera Iberdrolako 28. jardunaldiari dagokion partidan, joan den maiatzaren 2an atzeratuta zena. Loiukoak “UWCLeko txapelduna den Europako talderik onena” zoriondu du. “Barça hau inoizko onena da, eta guretzat motibazio bat izan behar du ligan puntuak kentzen dizkien lehen taldea izan ahal izateak”.

Athleticeko entrenatzailearen hitzetan, bere aurkariaren pentsamoldea “pribilegiatua eta ondo landutakoa da, beste maila batean dago. Talde zabala eta lehiakorra dute eta ez dira liga irabaztearekin konformatuko. Partida guztiak irabazita liga irabazten duen taldea izan nahiko dute, dena emango dute. Barçak joko konbinatiboaren eta espazioan jokatu ahal izatearen arteko oreka ezin hobea lortu du”

Neurketa zaila izan arren, Iturregik berretsi egin du taldea gogotsu joango dela; izan ere, “ez dugu ospakizunean parte hartu nahi, baina merezi duten harrera egingo diegu zelaian”.

Lehoien egoerari dagokionez, entrenatzaileak badaki, matematikoki ez bada ere, taldea salbatuta dagoela. “Jaitsiera jokatzeko presiorik ez dugun arren, taldeak ezin du azken partidetan bere helburua baztertu. Lehiakorrak izan behar dugu partida guztietan, eta hori goiko aurkarien aurrean erakutsi behar dugu, horretarako agertokirik onena baitira”.