undefined

Ligako eta Championseko txapeldunen aurkako neurketa

Ligako eta Championseko txapeldunen aurkako neurketa

Gaur arratsaldean, 20:15etik aurrera Johan Cruyff estadioan, Primera Iberdrolako 28. jardunaldia jokatuko da zuri-gorrien eta katalanen artean

Denboraldi desberdin honi jarraipena emanez, Athletic Cluben eta FC Bartzelonaren arteko denboraldiko lehen norgehiagoka maiatzaren erdialdean izango da. Kasu honetan, bi taldeen arteko partida maiatzaren 2an atzeratu behar izan zuten asteburu hartan kataluniar klubak jokatu zuen Txapeldunen Ligako finalerdietako norgehiagokagatik. Lluis Cortesen taldeak finalerdia irabazteaz gain, finala ere irabazi zuen igande honetan Chelsea FCren aurka (0-4).

Lehoiek UWCLko irabazle gorenen aurka neurtuko dituzte indarrak gaur, baita ligako txapeldunen aurka ere, izan ere, matematikoki, Primera Iberdrolako titulua eskuratu zuten UDG Teneriferi irabazita azken jardunaldian. Horrela, partidarik galdu edo berdindu ez duten kataluniarrek, iazko titulua berretsi dute. Bere zenbakiek dena diote: 128 gol alde eta 5 kontra 26 jardunaldietan.

FC Bartzelonari buruz hitz egitea nazioarteko jokalari gehienak dituen talde bati buruz hitz egitea da; munduko selekzio bat. Jennifer Hermosok 21 gol sartu ditu denboraldi honetan eta ez da arriskua sor dezakeen jokalari bakarra. Alexia Putellas, Mariona Caldentey, Graham Hansen, Martens, Guijarro, Mapi Leon, Sandra Paños…

Lehoiak blaugranen aurrean puntuak lortzen saiatuko dira. Ez dute hala egiten 2017/2018 denboralditik, Lucia Garciak Miniestadin sartutako golari esker (0-1). Gainera, 2019ko abuztuan ireki zen Estadi Johan Cruyffen jokatuko dute lehen aldiz, baina pandemiaren ondorioz, Athletic ez zen bertan estreinatu joan den denboraldian.