undefined

San Mames, LaLigako lehen eguzkiaren energia-komunitatea

San Mames, LaLigako lehen eguzkiaren energia-komunitatea

Edinorrek 300 eguzki-plaka instalatuko ditu, erabiltzaileen faktura elektrikoa %25 murrizteko eta urtean 425 tona CO2 isurtzea saihesteko

Edinor (Petronorren filiala) gaur hasi da plaka fotovoltaikoak jartzen San Mameseko estalkian, eta ondorioz, estadioa LaLigako lehen eguzkiaren energía-komunitatea izango da.

Emiliano Lopez Atxurra, Petronorreko presidentea, eta Aitor Elizegi, Athletic Clubeko agintari nagusia, proiektua abian jartzeko ekitaldian izan dira; 150.000 euroko inbertsioa egingo da, eta lehenengo 12 plaka fotovoltaikoak jarri dituzte martxan.

Guztira, 300 eguzki ekipo izango ditu, 100 kW-ko potentziarekin, erabiltzaileen faktura elektrikoa %25 murrizteko. Halaber, ekimenak urtean 425 tona CO2 isurtzea saihestuko du, hau da, estadioaren inguruan 1.600 zuhaitz landatzearen baliokidea 25 urtez gasa xurgatzeko.

Edinorreko komunitate energetikoek, TEK (Tokiko Energia Komunitatea) izenekoek, energia jasangarria, ekonomikoa eta 0 km-ko energia sortzea, kontsumitzea eta partekatzea ahalbidetzen dute. TEKak urtero 200 bizilagunek kontsumitzen duten energia elektrikoaren %25 sortzen du, eta gainerako %75a energia garbia sortzen duten aukeratutako enpresei erosten die. Gainera, bertakoen alde egiten du; izan ere, sistema fotovoltaikoen instalazioa eta mantentze-lanak tokiko hornitzaileekin egiten ditu nagusiki.

Testuinguru honetan, TEK Athletic taldea San Mamesen sortutako energia garbia zale zuri-gorriei eramateko helburuarekin sortu da, edonon daudela ere. Hori dela eta, Edinorren eredua 500 metroko erradioan dauden etxeetara zuzentzen bada ere, hain gertu bizi ez diren eta energia berriztagarria eskuratu nahi duten pertsona guztiei ere irekita dago, elkarrekin erosita preziorik onenean egin ahal izan dezaten. Atxikitzeko interesa duten guztiek www.tekathletic.eus webgunearen bidez egin dezakete.