undefined

Lucia Garcia, 10 goleatzaile onenen artean

Lucia Garcia, 10 goleatzaile onenen artean

Atzo Real Madrilen aurka sartutako golak, Luciak Athleticekin lortu duen 50.ak, klubaren historiako hamar goleatzaile onenen artean kokatu du

Lucia Garcia Athleticekin gol gehien sartu dituen hamar jokalarietako bat bihurtu da. Atzo Real Madrilen aurka Lezaman jokatu zuenarekin, lehoiak 50 tanto sareratu ditu elastiko zuri-gorriarekin, eta horrek klubaren historiako onenen artean kokatu du, 127 partida bost denboraldietan jokatu ostean.

Bederatzi jokalari baino ez ditu aurretik zerrendan. Arrate Orueta (53) eta Eba Ferreira (55) gertu ditu. Yulema Corres taldekidea seigarren da (62) eta Iraia Iturregi entrenatzailea bosgarren (65). Lehenengo bostak Gurutze Fernandez (89), Irune Murua (106), Eli Ibarrak(111), Nekane Diez (158) eta Erika Vazquez (261) dira.

Barakaldon jaioa, aurrelariak dagoeneko hamabost gol sartu ditu denboraldi honetan, bere errekorra hautsiz. 2016-17ko Primera Iberdrolaren lehen jardunaldian Albacete Fundazioaren aurka lehen gola egin zuenetik, lehoien erreferentzietako bat bihurtu da erasoan. Denboraldi horretan bost tanto egin zituen, eta hurrengo denboraldian zazpira igo zuen bere marka (2017-18). 2018-19an hamahiru lortu zituen, guztiak erregulartasun txapelketan. Joan den denboraldian hamar gol sartu zituen, horietako bat Kopan.