undefined

Urkiolako igoerak itxi du denboraldia

Urkiolako igoerak itxi du denboraldia

Athleticeko lehen taldea Santutegira igo da Marino Lejarreta, Igor Anton, Iban Mayo, Mikel Zarrabeitia eta Joserra Uriarte lehen mailako txirrindulari ohiekin batera

Athletic Clubeko lehen taldeak Urkiolako ohiko igoera bizikletaz berreskuratuz itxi du denboraldia. Igor Anton, Joserra Uriarte, Mikel Zarrabeitia, Marino Lejarreta eta Iban Mayo txirrindulari ohien laguntza eta aholkularitza izan du.

Athletic Clubeko babeslea den Euskaltelen lankidetza funtsezkoa izan da hainbat jantzirekin. Gainera, Euskaltel Euskadi taldeko Mikel Bizkarra (igoera hasten den herrikoa, Mañaria) eta Gotzon Martin txirrindulari profesionalek eta talde teknikoaren zenbait kidek ere parte hartu dute. Haiekin batera izan da ere Imanol Agirre pilotari ohia.

Gainera, Marcelinoren talde teknikoaren kideek itxura ona erakutsi dute, Athleticen jarduera honetan lehen aldiz parte hartu baitute; izan ere, horietako asko txirrindularitzaren zale handiak dira, eta aisialdian praktikatzen dute.