undefined

Denboraldiko debutak gizonezkoen lehen taldean

Denboraldiko debutak gizonezkoen lehen taldean

2020-21 denboraldian bost jokalarik debuta egin dute Athleticeko lehen taldearekin: Jon Morcillo, Iñigo Vicente, Alex Berenguer, Oier Zarraga eta Nico Williams

2020-21 denboraldia amaitu da Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldearentzat. Denboraldi hau, pandemiak harmailetan zalerik ez egotea markatu duena, bost estreinaldi ofizial utzi dizkigu kamiseta zurigorriarekin.

Lehen taldearekin debuta egin zuen lehen lehoia Jon Morcillo izan zen, zeinak denboraldi-aurrea gizonezkoen lehen taldearekin egin eta gero, LaLiga 2020-21eko lehen jardunaldian, urriaren 12an, Granadaren aurka, hasierako hamaikakotik zelairatzeko aukera izan zuen. Amorebietako aurrelaria ezker hegaleko erasoan kokatu zen eta nahiz eta Los Carmenesen 2 eta 0 galdu arren, egungo taldeko 2. Dortsalak bere lehen partida ofiziala jokatu zuen lehoi bezala.

Denboraldi honetako laugarren egunean (urriak 1) Iñigo Vicentek Cadizen aurka debutatu zuen Iñaki Williamsen ordez. Garitanoren aginduetara denboraldi-aurreko ia partida guztietan parte hartu ondoren, Katedralean debuta egiteko aukera iritsi zitzaion.

Jardunaldi bat geroago, Alex Berenguer izan zen zurrigorriarekin estreinatu zena. Barañaingo hegalekoa, Torinotik etorritako aurreko udako merkatuko fitxajea, Mendizorrotzan estreinatu zen, Ligako bosgarren jardunaldian.

Hilabete bereko 18an, lehoi berri baten txanda iritsi zen. Oier Zarragak LaLigako seigarren jardunaldian debuta egin zuen, Athletic Clubekin denboraldi-aurreko hiru partidatan parte hartu ondoren. Getxoko jokalaria ofizialki San Mamesen jokatutako Levanteren aurkako partidan estreinatu zen, 6. Jardunaldiko partidan.

Denboraldi honetan estreinatu zen azken lehoia Nico Williams izan zen LaLigako 33. jardunaldian, San Mamesen jokatutako Real Valladoliden aurkako partidan. 18 urteko eskuin muturra Marcelinoren aginduetara debuta egin zuen lehen lehoikumea izan zen, eta bere anaia Iñakiri lagundu zion Athleticen eraso lerroko azken minutuetan. 35 urtetan lehen aldiz, bi anaiek partida berean egin zuten bat elastiko zurigorriarekin, 1986ko apirilean Patxi eta Julio Salinas anaien ondoren.