undefined

Iraia Iturregi, betiko kapitaina

Iraia Iturregi, betiko kapitaina

Gaur lau urte betetzen dira Iraia Iturregik, Athletic Clubekin 402 partida eta gero, botak zintzilikatu zituenetik

Gaurkoa egun berezia da Iraia Iturregi emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailearentzat, 15 denboralditan (2002-2017) Athleticen aritu zena. Bilboko futbolaria, 402 partida ondoren, Erreginaren Kopako Athletic Club-Valencia CF partidan erretiratu zen. Athleticen historian partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria da, Eli Ibarraren atzetik (413 partida).

Bizkaitarra Athleticeko erreferenteetako bat izan da taldea sortu zenetik. Taldearen lehen partida ofiziala Iraiaren debuta ere izan zen, 17 urte zituenean. 2002ko urriaren 6an jokatutako partida hartan, zurigorriek 7-1 irabazi zioten Torrejoni.

2002ko azaroaren 3an Real Oviedo-Athletic Club partidan lehen gola sartu zuenetik, Loiun jaiotako jokalariak 64 gol sartu zituen taldearekin, lehoien seigarren goleatzaile nagusia bihurtuz.

Iraia kluba sortu zenetik, beti izan da kirolaririk errespetatuenetako bat eta zaleen babesa izan duena, futbolari eta entrenatzaile gisa, eta taldearen azken kirol gertaera handi guztietan parte hartu du: liga tituluak (2002/03, 2003/04, 2004/05 eta 2015/16) eta Erreginaren Kopako finaletan (2012 eta 2014).

Iraia emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailea da gaur egun, bi denboraldiz filiala zuzendu eta 2021eko urtarrilean Primera Iberdrolara salto egin ondoren.