undefined

Malaga CF, Txapeldunen Kopako final-laurdenetako aurkaria

Malaga CF, Txapeldunen Kopako final-laurdenetako aurkaria

Athleticek malagar taldearen aurka neurtuko ditu indarrak igande honetan La Academian eta hurrengo astean Lezaman

Gazteak A taldea Malaga CFren aurka jokatuko du Txapeldunen Kopako final-laurdenetan. Imanol de la Sotaren taldeak lehen aldiz jokatuko du txapelketa hau, eta datorren igandean kanporaketako joaneko partida jokatuko du La Academian. Itzuliko partida hilaren 20an jokatuko da Lezaman txapelketaren azkenengo fasea `Final Four´ formatuan egingo da, partida bakarrera, ekainaren 24tik 27ra, oraindik zehaztu gabe dagoen zelai bakarrean. Kopa honen irabazleak zuzenean UEFA Youth League txapelketa jokatuko du, Europako gazte talde onenak biltzen dituena.

Txapelketa honetan Ohorezko Mailako zazpi multzoetako zazpi txapeldunek eta multzo guztietako bigarren talde onenak parte hartzen dute. Athleticez gain, beste talde hauek ere sailkatu dira: Malaga CF, Atletico Madril, Deportivo de la Coruña, UD Las Palmas, Levante UD eta Real Madril. 3. multzoko talde sailkatua datorren ostegunean, hilak 10, erabakiko da FC Bartzelona, RDC Espanyol eta Real Zaragozaren artean.

Gazteak A taldea 2. multzoko Ohorezko Mailako txapelduna izan da 57 punturekin; CA Osasunaren (52 puntu) eta Deportivo Alavesen (45 puntu) aurretik.

Hauek izan dira parekatzeak:

  • Real Madril – Atletico Madril
  • Deportivo de la Coruña – UD Las Palmas
  • Levante UD – Campeón del grupo 3
  • Málaga CF – Athletic Club