undefined

Denboraldiko zazpi gol zuri-gorri azkarrenak

Denboraldiko zazpi gol zuri-gorri azkarrenak

Denboraldi honetako partiden hamargarren minutua baino lehen lehoiek sartu dituzten golak errepasatu ditugu

Lehoiak partiden hasierako indarrarengatik nabarmendu dira. Athletic Clubek norgehiagoken hasieran ezartzen duen erritmo hori zuri-gorriek jokatutako neurketen hamargarren minutua baino lehen sartutako zazpi golekin gauzatu da denboraldi honetan.

Golak LaLigako egutegian zerrendatuz, Iñaki Williamsek Bartzelonaren aurka sartutako gola (2. jardunaldia) da aurkitzen dugun lehena, urtarrilaren 6ra arte atzeratu behar izan zen partidan. Athleticen bederatziak gol bikaina sartu zuen San Mamesen, hirugarren minutuan. Getaferen aurkako norgehiagokaren hasieran, bederatzigarren minutuan, Asier Villalibrek gola sartu zuen: Alex Berenguerrek jaurtitako korner bat errematatu zuen talde madrildarraren aurka. Nafarra da, hain zuzen ere, zerrendako hurrengoa: Ramon de Carranzaren markagailua estreinatu zuen, talde jokaldi batekin, atzelari bati baloia hanken artetik pasatuz, bikain bukatu zuen 23. jardunaldiko laugarren minutuan, Athleticek Cadiz CFen aurka lortutako 0-4ko garaipenean.

Villalibrek ere, ezkerrarekin sartutako gol bikain batekin, Granadaren atea zulatu zuen LaLigako hogeita seigarren jardunaldiko hirugarren minutuan. Atzetik helduz, Yuri Berchichek bolea ederra sareratu zuen 9. jardunaldiko Eibarren aurkako neurketako bederatzigarren minutuan. Berenguerrek buruz errematatu zuen Katedraleko sarea Atletico Madrilen aurka 32. jardunaldiko neurketako bederatzigarren minutuan. Azken gol goiztiarra Jon Morcillok egin zuen, lehoien jokaldi handi bat eta Asier Villalibrek utzitako pase eder bat baliatuta.