undefined

Igande honetan emakumezkoen Athletic-Sevilla partida publikoarekin jokatuko da

Igande honetan emakumezkoen Athletic-Sevilla partida publikoarekin jokatuko da

Covid-19aren aurkako neurriak malgutu ondoren, klubak izena posta elektronikoz ematen duten lehen 226 bazkideei emango die sarbidea

Gaur arratsaldean LABIren Aholku Batzordeak kirol-esparruetara jendea sartzea baimentzen duen eranakitako ebazpenaren ondoren, bihar larunbata, ekainak 19, indarren jarriko dena, Zuzendaritza Batzordeak erabaki du igande honetan Lezaman 11:00etan jokatuko den Athletic Club eta Sevilla FC-ren arteko Primera Iberdrolako partidara Athletic Clubeko bazkideei bertara joateko aukera ematea.

Eskuragarri dauden sarreretatik 60 partida jokatuko duten Athletic Clubeko futbolarien senitartekoentzat eta talde teknikoarentzat izango dira. Gainerakoak [email protected] helbide elektronikoan izena ematen duten lehenengo 226 bazkideei esleituko zaizkie.

Hauek dira posta elektronikoan sartu beharreko datuak:
• Izen-abizenak
• NAN zenbakia
• Bazkide kodea

Partidara joateko eskubidea pertsonala eta besterenezina da.

Neurri berriak berehala indarrean jarriko direnez, ez da zozketarik egingo, eta saritutako bazkideen zerrenda izen-emate ordenaren arabera zehaztuko da.

Irabazleek Athletic Clubeko bazkide txartela eta NANa eraman beharko dituzte Lezamara.

Zelaiaren sarreran tenperatura hartuko zaie, araudiaren arabera 37,5 gradutik beherakoa izan beharko dena, eta eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa egongo da. Nahitaezkoa izango da maskara jantzita izatea. Partida jokoan dagoen bitartean komunetara joateko bakarrik utzi ahal izango da eserlekua.

Zelaiaren edukiera murriztuta dagoenez, gure bazkideek bere izena eman dezatela eskatzen dugu baldin eta Lezamara ziurtasunez joango badira.

Partida Lezamako 2. zelaian jokatuko da. Zelaira sartzeko atea ohikoa izango da emakumezkoen lehen taldearen eta Bilbao Athleticen partidetan bezala. Klubak aparkaleku-plaza kopuru bat prestatuko du, iristen den ordenaren arabera, edukiera agortu arte, eta ez da ostalaritza-zerbitzurik egongo.

Klubak Txapelgorrien dispositibo berezi bat jarriko du bertaratzen direnei edozein unetan laguntzeko eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko.