undefined

Naia Landaluze, denboraldiko azken debuta

Naia Landaluze, denboraldiko azken debuta

Orozkokoak, futbolari bertikal eta biziak, lehen minutuak batu zituen atzo FC Bartzelonaren aurka

Naia Landaluze (2000/09/25) emakumezkoen lehen taldearekin debuta egin duen azken jokalaria izan da. Orozkokoa Lezaman jokatutako FC Bartzelonaren aurkako neurketaren bigarren zatian atera zen Lucia Garciaren ordez eta 35 minutu jokatu zituen, bere taldeko aukera argiena izanda. Ez du ahaztuko Naiak lehen taldearekin izandako lehen parte hartzea: etxean, familia eta lagunak harmailetan eta Europako talderik onenaren aurrean.

Bizkaitarrak Lehen Mailan debuta egiteko ametsa bete du, Reto Iberdrolako taldean denboraldi bikaina egin ostean, 22 partida jokatu eta 6 gol sartuta. Campbellsbville Tigers (Kentucky, AEB) taldean urtebete eman eta Pauldarrak taldearen harrobian trebatu ondoren, Landaluze Lezamara heldu zen joan den udan. Iraia Iturregi izan zen bere entrenatzailea urtarrilera arte, hilabete horretan Roberto Pampinek hartu baitzuen filialaren agintea.

Kamiseta zuri-gorriarekin emandako lehen urtean, Naiak bere kalitatea eta ezaugarriak erakutsi ditu, fisiko bikain batean oinarritzen dena. Azkarra, indartsua eta bizia da. Bere ausardiari esker, arriskutsua eta geldikako jokaldietan fidagarria izan daiteke. Zer nahi duen badakien futbolaria da, eta atzo, Iturregik esan zuenez, “oso argi dauka lehen taldera lan egiten baino ez dela iristen. Jarrera oso ona, eta ikasteko gogo handia du”.