undefined

Konpromisarioak hautatzeko prozesua amaitu da

Konpromisarioak hautatzeko prozesua amaitu da

1.206 bazkide izango dira klubaren konpromisarioak datorren uztailaren 1etik aurrera

Athletic Clubeko bazkide konpromisarioak hautatzeko prozesua amaitu da, eta Hauteskunde Batzordeak epearen barruan aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, jakinarazten da konpromisarioen kopurua 1.206 izango dela.

1.206 pertsona horiek ofizialki klubeko bazkide konpromisarioak izango dira 2021eko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era arte.