undefined

Maria Diazek ez du Athletic Cluben jarraituko

Maria Diazek ez du Athletic Cluben jarraituko

Nafarroako jokalariak 99 partida jokatu ditu Lezamara heldu zenetik. Ekainaren 30ean amaitzen du kontratua

Maria Diazek, Athletic Clubeko jokalariak, ekainaren 30ean amaituko du kontratua eta ez du klubean jarraituko. Nafarrak 31 partida jokatu ditu denboraldi honetan, 14 titular gisa eta 17 ordezko gisa, 1237 minutu pilatuz.

Funesekoa 2017-2018 denboraldian iritsi zen Realean hiru urtez lehiatu ondoren. Osasunako harrobian hezitakoa, Prainsa Zaragozan ere aritu zen 2013-2014 denboraldian, Donostiara joan aurretik.

Guztira, Maria Diaz Cirauquik 99 partida jokatu ditu (92 ligan eta 7 Erreginaren Kopan), eta datorren igandean A Coruñan jokatuz gero, 100 izan daitezke. 2017ko irailaren 24an egin zuen debuta, Lezaman Valentzia CF taldearen aurka jokatutako partidan (3-2), denboraldi-aurrean izandako lesio muskular bat gainditu ondoren.

Bere laugarren eta azken denboraldia onena izan da jokatutako partiden eta lortutako golei erreparatuz, horietako bi bikainak, Betisen eta Madrilen aurka Lezaman.

Athleticek eskerrak eman nahi dizkio Mariari bere konpromisoagatik eta dedikazioagatik, eta onena opa nahi dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.