undefined

Andrea de la Navak 2023ra arte berritu du

Andrea de la Navak 2023ra arte berritu du

Barakaldoko atezainak beste bi denboraldiz luzatu du talde zuri-gorriarekin duen lotura

Athletic Clubek eta Andrea de la Nava jokalariak atezainaren kontratua berritu dute, eta 2023ko ekainaren 30era arte egongo da talde zuri-gorrian. 27 urteko Barakaldoko atezainak hilaren 30ean bukatzen zuen kontratua, eta, beraz, beste bi denboraldiz luzatuko du klubarekin duen lotura.

Andrea de la Nava 2019-2020 denboraldian iritsi zen Lezamara, EDF Logroñoko atea lau denboralditan defendatu ondoren, horietako bat Lehen Mailan. Pauldarrak taldearen harrobi oparoan hezia, non Amaia Peñarekin eta Joseba Aguirre egungo kirol zuzendariarekin bat egin zuen, De la Navak Villacamparen aginduetara debuta egin zuen Levanteren aurkako pasa den Ligako lehen partidan. Ordutik 41 partida ofizial jokatu ditu, 40 ligan eta bat Erreginaren Kopan.

Kamiseta zuri-gorriarekin jokatutako bigarren denboraldian, De la Navak 27 partida jokatu ditu guztira, eta 2430 minutuz defendatu du zuri-gorrien atea. Duela bi aste ezker eskuko bosgarren hatzaren falangean min hartu zuen, eta horrek Ligako azken konpromisoetarako jokatzeko gai egotea eragotzi dio.