undefined

Lehoiek 2021/22 denboraldiko entrenamenduetako kit berria estreinatu dute

Lehoiek 2021/22 denboraldiko entrenamenduetako kit berria estreinatu dute

Emakumezkoen lehen taldeak Athletic Club Training bildumako arropa berriak jantzi ditu gaur goizean

Athletic Clubek 2021-2022 denboraldirako entrenamendu bilduma berria estreinatu du gaur goizeko lan saioan. Jokalariek kolore urdineko elastiko berriak eta galtza motz beltzak jantzi dituzte, New Balanceko xehetasunak gorriz dituztela. Iraia Iturregik eta bere talde teknikoak kolore griseko kamisetak jantzi dituzte.

Jantziak, ekitaldian zehar erosotasuna emateko diseinatuak, NB DRY teknologiarekin garatu dira, hasieratik bukaeraraino futbolariak fresko mantentzen laguntzeko.

Athletic Club Training 2021-22 bilduma berria klubeko denda ofizialetan eta online dendan eros daiteke dagoeneko.