undefined

Andrea Sierrak ez du Athletic Cluben jarraituko

Andrea Sierrak ez du Athletic Cluben jarraituko

Indautxuko defentsak bukatu du bere zikloa Klubean, lehoi bezala bost denboraldiz maila gorenean lehiatu ondoren

Andrea Sierrak (1998-05-15), Athleticeko atzelariak, ekainaren 30ean amaituko du kontratua eta ez du klubean jarraituko. Bilboko jokalariak zazpi partida jokatu ditu denboraldi honetan eta 61 norgehiagoka ofizial jokatu ditu 2016ko azaroaren 30ean Basozabalen (Sondika) lehen taldearekin debuta egin zuenetik.

Sierra Getxoko Bizkerren eta lehenago Loyola Indautxun trebatu zen, 2014an Lezamara heldu zen eta bi denboraldiz  bigarren taldean egon zen. 2016-2017. denboraldian bi taldeekin aritu zen eta 2017-2018an lehen taldean geratu zen. Guztira 61 partida ofizial jokatu ditu, ligan 57 eta Kopan 4.

Indautxukoa zentral azkarra da, eta eskuin hegalean ere jardun dezake. 20 urtez azpiko selekziora arte, Espainiako selekzioko maila baxuagoetan parte hartu du, eta munduko txapeldunorde geratu zen 2018an.

Athleticetik eskerrak eman nahi dizkiogu Andreari urte hauetan izan duen konpromisoagatik, eta zorterik handiena opa diogu etorkizuneko proiektu pertsonal eta profesionaletarako.