undefined

Athleticek urtarrilaren 12tik 16ra jokatuko du Supercopa

Athleticek urtarrilaren 12tik 16ra jokatuko du Supercopa

Lehoiek titulua defendatuko dute Atletico Madril, FC Bartzelona eta Real Madrilen aurka Yedako King Abdullah Sports Cityn, Saudi Arabian

Athleticek badaki noiz jokatuko den 2022ko Espainiako Supercopa, non Atletico Madril, Real Madril eta Fc Bartzelonaren aurka defendatuko duen aurten lortu duen titulua.

2021eko Errege Kopako txapeldun eta txapeldunordearen eta 2020-21eko Ligako txapeldun eta txapeldunordearen arteko lauko finala urtarrilaren 12tik (asteazkena) hilaren 16ra (igandea) jokatuko da Yedako King Abdullah Sports Cityn, Saudi Arabian.

Finalerdiak (urtarrilak 12 eta 13)

  • Atletico Madril – Athletic Club
  • FC Bartzelona – Real Madril

Espainiako Futbol Federazioak Lehen Mailako, Primera RFEF eta Tercera RFEF txapelketen datak ere jakinarazi ditu. Lehoiak abuztuaren 15ean estreinatuko dira Laligan, Bilbao Athletic bi asteburu geroago, abuztuaren 29an, eta CD Basconia irailaren 5ean.