undefined

Bilbao Athleticen lagunartekoen egutegia

Bilbao Athleticen lagunartekoen egutegia

Imanol de la Sotaren lehoikumeak Primera RFEFn estreinatuko dira datorren denboraldian, eta prestaketa lanetan, maila handiko zazpi aurkari izango dituzte

Bilbao Athleticek uztailaren 12an hasiko du denboraldi-aurrea ikasturte berriari begira. Imanol de la Sotaren aginduetara arituko da, honek Gazteak A talde utz eta filialean Joseba Etxeberriaren lekukoa hartu ondoren.

Lehoikumeek kategoria berria estreinatuko dute, Primera RFEF, estatuko futbolaren hirugarren maila LaLiga Santander eta LaLiga Smartbanken ostean, eta prestaketa lanetan, kirol zuzendaritzak zazpi partida aurreikusi ditu maila handiko aurkarien aurka. Horien artean, Bigarren Mailako bi talde: CD Mirandes eta igo berri den Burgos CF.

Denboraldi-aurrea, Bilbao Athletic 2021-22

  •  Bilbao Athletic – CD Mirandes (Zamudio, lar. uztailak 24)
  •  CD Laredo – Bilbao Athletic (Noja, az. uztailak 28)
  •  Real Sporting B – Bilbao Athletic (Mareo, lar. uztailak 31)
  •  Bilbao Athletic – Burgos CF (Lezama, lar. abuztuak 7)
  •  Real Unión – Bilbao Athletic (Hondarribia, az. abuztuak 11)
  •  Bilbao Athletic – Real Racing Club (Lezama, lar. abuztuak 14)
  •  Real Madrid Castilla – Bilbao Athletic (Madril, lar. abuztuak 21)