undefined

Jone Ibañezek ez du Athletic Cluben jarraituko

Jone Ibañezek ez du Athletic Cluben jarraituko

Galdakaoko erdilariak klubarekin duen lotura amaitu du, lehen taldean sei denboraldi lehiatu ostean

Jone Ibañez (22-07-1997) Athleticeko jokalariak ekainaren 30ean amaituko du bere kontratua eta ez du talde zuri-gorrian jarraituko. Galdakoztarrak 15 partida jokatu ditu denboraldi honetan, 595 minutu batuta. Erdilaria Galdakaotik heldu zen 2012an, bigarren taldearekin jokatzeko.

Jone Ibañezek 78 partida batu ditu guztira, ligako 73 norgehiagokatan eta Erreginaren Kopako bost partidatan banatuta, eta bi gol sartu ditu lehen taldearekin lehiatu den sei denboraldietan. 2015eko apirilaren 25ean egin zuen debuta Paternan, oraindik bigarren taldeko jokalaria zenean, 0-2 irabazi zuen partida hura eta Marta Pereak ere debuta egin zuen bertan, Juan Luis Fuentesen aginduetara.

Erdilariak belauneko bi lesio larri izan ditu azken urteetan, azkena 2019ko urrian, ebakuntza gelatik pasatzera behartu zuena eta hortaz, aurreko urte osoan ia ezin izan zuen txapelketan parte hartu.

Athleticek eskerrak eman nahi dizkio Joneri etapa honetan erakutsitako konpromisoagatik eta dedikazioagatik, eta onena opa dio bere etorkizun pertsonalean eta kirolean.